...

Lander Zalakainen musikaria

Lander Zalakainen musikaria

Lander Zalakain (Tolosa, Gipuzkoa, 1993) musikaria txikitan pianoa jo-tzen hasi zen, baina laster erabaki zuen pianoa bateriarengatik aldatzea. Musika ekoizpena ikasi zuen eta kontzertuen antolakuntzan ere aritu izan da lanean. Gaur gaurkoz Belako taldeko bateria jotzailea da: Bost disko eta bi EP kaleratu ditu taldeak 15 urteko ibilbidean. 2012an Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuen, eta segituan hasi zen Euskal Herria eta Espainiar estatuan barrena jotzen. 2015. urtean nazioarteko birak egiteari ekin zioten, eta Belako taldeak hainbat sari garrantzitsu ere irabazi ditu. Orain, 2026an, bi proiektu musikal ditu eskuartean Zalakainek: Belako taldea seigarren diskoa presta-tzen ari da eta Gere proiektu musikalean ere murgildu da bateria jotzailea.

Share: