...

Lau pareta baino gehiago

Lau pareta baino gehiago

Azken boladan sarritan entzuten dugu etxebizitza hitza; baina, zer da etxea? Lo egiten den leku hori, hain garestia den eraikina, askorentzat ia eskuraezina, lagunak, familia… askotariko esanahia izan dezake etxeaa, hala erakusten du amaHiru konpainiak sortutako Etxea antzezlanak. Jon Ander Alonsoren gidaritzapean, Iñaki Cidek, Iñigo Elosegik eta Eneritz Sanchezek Itsaso, Pello eta Sebas pertsonaiak gorpuzten dituzte. Urtarrilaren 18an estreinatu zuten Hiriburun, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekari eskar ondutako lana, eta 2026-2027an hainbat emanaldi eskainiko dituzte.

Share: