Zuri-beltzean, eta “masa beltza” eratzearen bidez, Patrizia Etxegarai lesakarrak bere estiloa garatu du. Estilo hori definitzeko “zikina” terminoa erabiltzen du. Argi dauka horrek ez duela esan nahi bere lana ez denik fina. Zikintasunean edertasuna aurkitu du artistak, iluntasunean ere argitasuna aurkitu duen bezala. Komikiak, pelikulak, animazioa, marrazkiak… esparru askotan aritu da Etxegarai. Hala ere, oraindik hainbat gauza ditu egiteko, eta egoera horretan egotearekin pozik dago. Bizitza osoan bere izaera artistikoa garatzeko aukera izan nahi du, hil edo biziko kontu bat da berarentzat garapen artistikoa.